[Iturria: Oiartzungo artxibo munizipala, Sec. C; Neg. 4; Lib. 9; Exp. 2]
Erri onetako Alkate jaunaren aginduz ematen da aditzera:
Datorren osteguna bereshi dala, su-egurran lanari asiera emateko, goizeko zortzietan: Errenteriko mend’an, Yanzi-azpiyan [[esk.:] abadean-basuan] deritzayon parajean, ta Oyartzun-goan, Itsas-Iturri, Bele-erreka eta Ordokon.
Lendabiziko egunean ez litekeala egin beste lanik, ez bada egurra bota baizik. Ondorengoetan, gurdi bat bakarra ekarri lezakeala bakoizak, eta debekatua dagoala egur metak egitea, urrengo egunetan karraitzeko asmoarekin.
Oyartzunen 1918ko Illbeltzaren 5an
Erri onetako Alkate jaunaren aginduz ematen da aditzera:
Datorren asteartea beretshi dala, su-egurran lanari asiera emateko, goizeko zortzietan, Errenteriko mndian; Abadean-basua deritzayon parajean, ta Oyartzun-goan Isas-iturri, Aranchipi eta Ordokon.
Lendabiziko egunean ez litekeala egin beste lanik, ez bada, egurra bota baizik. Ondorengoetan, gurdi bat bakarra ekarri lezakeala bakoitzak, eta debekatua dagoala egur metak egitea, urrengo egunetan karraitzeko asmoarekin.
Oyartzunen 1916ko Illbeltzaren 6an
Erri onetako Alkate jaunaren partetik ematenda aditzera: Datorren asteazquena esleguitu dala Oyarzungo eta Errentariko mendiyetan su-egurre botatzeko.
Errentarikoetan, izango dala Argi–uzko-mopelian_ deritzen zayon parajean, eta Oyarzungoetan, [[esk.:]Ytsas-iturri, Ordoko, Atalaya eta Yncensoro-errekan.]
Goizeko zortziyetan eman bear dala asiyera lanari, eta lendabiziko egunean, izango dala libre bakarrik, egurra botatzea; ondorengoetan libre dala gurdi bat bakarra egunean ekartzea, eta debekatua gelditzendala egurra metan jartzea, geroko egunetan karraitutzeko.
7 Enero 1912