[Iturria: Oiartzungo artxibo munizipala, Sec. A; Neg. 6; Lib. 2; Exp. 2]

 

 

Erriya onetako Alkate jaunaren aginduz ematen-da aditzera, nola Gobernadore jaunak emanduen lege bat ce–etan adiezatzen duen, emendik aurrera abelgorriak erri batetik bestera eramateko, bearko dutela beren jabeak eraman Alkatearen ageriya, eta paper au gabe prvintziyako birietan topatzen diranak, izango dirala geldituak, alik eta esandan giya ero Klareziya ekarri bitartean.

 

Oyartzunen 1915ko Marchuaren 29an

 

 

Erria onetako Alkate jaunaren aginduz ematen da aditzera:

 

Asko erri gizonendik izan dutela albistiak, [[esk.:] esanez] ze–en oikera zatarrak nabaritzen dir‡n errian azkeneko urte oyetan, Jesus-en sortuera eta olenzeron izenean eskean ibiltzen diranaren gatik, eta orregatik erabaki duela emendik aurrerako, ematea bakarrik bere bay mena, arratsaldeko labetatik seyak bitartean, biyar arralsaldean ibilli asmo dut [[esk.:] _en] narentzat esandako eskea egiten.

 

Oyartzun-en Abenduaren 22an

 

 

Erriya onetako Ayuntamentu jaunaren aginduz, ematen da aditzera, erabaki duela ematia, landaria jorratu eta inguruak garbitze alde, Ameztoyeta, Lerun eta Arlepo deritzen diran ichidurar barrenean arkitzen dan zakarra, eta ortarako lan oyetan sayatu nahi du[[esk.:]t]enak, azaldu debilzala bigar arratsaldeko iruretan, erriko echera, ontarako jarriyak dauden eginkizunen aitormena aditzera.

Apirillaren 26an 1914.

 

 

Erriya onetako Alkate jaunaren partetik ematen da aditzera:

Erabaki duela Ayuntamentuak saltzia errematian, Agi–aga eta Arlepoko ichiduratan dagoen belar zakarra, se–alatzen duelarik 80 pezeta lembizikoantzat, eta 30 pezeta bigarrenantzat; eta baldin bada beretaz jabetu naiduenik azaldu dedillela bere papera eskribituarekin erriko echera datorren astelen arratsaldeko labetako.

Oyarzun 24 de Junio de 1910.

 

 

Erriya onetako Alkate Jaunaren partetik ematen da aditzera:

Errecibitu duela provintziyako Diputaciyotik paper bat, ce–etan adierazitzen dan, nola jendeak, eta partikularki kampotarrak kejatzen diran araguiari allorbeak ematen dion gusto charraz; eta au nola eldubaitan nekazalearen kaltean, encargatzen duela, iltzeko saldu beardan ganaduari, ez emateko allorberik ill ba–o amar egunez aurretik eta onekin kend[[esk.:]u]kozayola, gusto charra au.

1o Mayo 1910.